XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DANONA Graphispag lehen saria.

1989ko urteari dagokion GRAPHISPAG Saria Litografia Danona Kooperatibak jaso du Pirineoak, mendia eta argia liburuaren inprimaketagatik.

Graphispag da Grafikagintzaren arloan Lehen Erakusketa Espainian eta bigarrena Europa osoan.

Vicente Henche Fundazioak Lehiaketa bat antolatzen du grafikagintzan dihardutenen lanak hobatzeko helburua bultzatu nahirik, Sariketarako oinarrietan irakur daitekeenaren ildotik.

Aipatu oinarriek diotenez, 250.000 Pta.ko lehen saria offset sistemako lau koloretan diseinu eta kalitate hoberena lortzen duenari emango zaio.

Gogoan hartzekoa da baita ere, aipatu dugun liburuaren kalitatea lortzearren, J. M. de Facompret argazkilariak eta Igara Fotomekanikak eskainitako lankidetza eskerga.

Sari honek, argi asko ispilatzen du Litografia Danona Kooperatibak Grafikagintzaren eremuan lortu duen kalitate-maila.

Azokaren Lehendakaria den Vicente Henche jauna Juan Amenabar Kooperatibaren Lehendakariari saria ematen.